ZUEK-ek bere katalogoan agertzen diren ate guztiak ekoizten ditu, distira handiko lakak barne. ZUEK-ek ez ditu hirugarrenek mihiztatutako ateak merkaturatzen. Ildo beretik, ZUEK-ek bere armazoiak mihiztatzen ditu. ZUEK-ek ez du beste altzari ekoizleentzat fabrikatzen.
ZUEK-ek 9 fabrikazio programa ditu: BP (Behe Presio Ijezketa), ES (Goi Presio Ijezketa), M (Bernizatutako zurezko gainxaflatua), CH(Kontratxapatu fenolikoa), AB (distira handiko laka), L(laka distiragabea), CO (trinkoak), VL( Segurtasun beirak) y OE (aluminioa).
ZUEK-ek bere altzarietan teknologia modernoenak barneratzen ditu: ateetako heldulekurik gabeko irekiera, kaxoietarako heldulekurik gabeko irekiera, kaxoietarako eta goi altzarietarako motordun irekiera, ixtekodunak… hau dena sukaldean inongo zaratarik izan gabe. Aldi berean, iluminazioari dagozkion azken joerak ere gehitzen dira: esaterako, led-ak.
ZUEK-ek bere hornikuntza guztietan segurtasuna bermatzen duten elementuak barneratzen ditu: beira ijeztuak, iraultzetik babestuak dauden apalak, edo 50 kg-rainoko edukiera duten tiraderak, besteak beste.
Merkatu honetan daudenen profesionaltasuna izateaz gain, ZUEK-en banatzaileek markarekiko benetako konpromezua dute. Elkarlan estu honen bidez azken bezeroaren asebetetzea da gure betebehar nagusia, gerora begira ezinbestekoa izango baita. Azken finean, ZUEK firmarekin zuzenean arituko bazina bezala tratatua izango zara.
Sukaldearen distribuzioa erabaki ondoren, koloreak ere oso paper garrantzitsua jokatuko du. Horregatik, fabrikazio programaren bakoitzaren barnean momentuko azken joeretara etengabe egokitzen ari den kolore aukera anitza dago.
Ziurrenik, erosi berri duzun eraikuntza berriko etxebizitza, ZUEK-en altzariekin osatua egongo da. Bertan dauden altzariak, edozein banatzaileek dituenen berdin-berdinak dira. ZUEK-en ustez, bi bideen arabera banatutako produktuen kalitateak berdin izan behar du eta horretarako mihizketa elementu berdinak erabiltzea ezinbestekoa du.